Udal baratzen nahitaezko ikastaroak

Az, 2013-01-09 15:18

Bai esleipendunek, bai itxaron zerrendan geratu direnek, parte hartu beharko dute urtarrilean zehar egingo diren ikastaroetan.

Nahitaezko ikastaro horiek bai euskaraz eta bai gazteleraz egingo dira Gezala Auditorium-ean.

Ikastaroetako egunak eta ordutegia honakoak dira:

Euskarazko ikastaroak: urtarrilak 15, 16 eta 17 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Gaztelerazko ikastaroak: urtarrilak  22, 23 eta 24an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Arloa edo saila