Lezon, Atez Ate

Al, 2013-05-06 12:28

Lezok zaborra biltzeko sistema estreinatu du

Hemendik aurrera, gai organikoa astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan jasoko da kubo marroietan. Ontzi arinak errafiazko poltsa horietan jasoko dira astearte eta ostiraletan. Papera eta kartoia asteazkenetan, errafiazko poltsa urdinetan; eta igandero errefusa jasoko da poltsa biodegradabletan. Egunero konpresak eta pixoihalak atera ahal izango dira.

Bilketa egunean jasotzen den hondakinaren kuboa zein poltsa ateratzeko aukera bezperako arratsaldeko 20:00etatik egunean bertako goizeko 7:00ak bitartekoa da. Etxebizitza bakoitzari egokitutako zintzilikarioetan utzi behar dira.

Argibide gehiago Atez Ateko gaikako bilketaren gidan.

Arloa edo saila