Baratza Parkean zortzi plaza libre daude

Ar, 2015-02-03 15:01

Sareko erabiltzaileek erreminta berriak erosteko aukera izango dute % 35eko beherapenarekin

Lezoko Udalak kudeatzen duen Baratza Parkean zortzi baratza libre daude momentu honetan. Ingurumen sailetik gogorarazi dute herritarrek aukera daukatela eskaera orria aurkeztu eta baratza bat izateko. Eskaera orria Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar da.

Baratza Parkearen inguruko informazio guztia –ezaugarriak, helburuak, arauak, eta abar– hemen daukazue.

Erremintak merkeago
Baratza Parkeko erabiltzaileek erreminta berriak erosteko aukera dute % 35eko beherapenarekin, Baratza Parke Sareak Bellota enpresarekin duen hitzarmenari esker. Kontsulta ezazu erreminta katalogoa.

Eskaerak otsailaren 28a baino lehenago bideratu behar dira andrew@ekogunea.net posta elektronikora.

Arloa edo saila