Bihar, tutoretza auzokonposta gunean

Az, 2015-02-11 08:24

Hiru gune ezberdinetan egingo da, goizeko 12:00etatik aurrera

Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariak auzokonposta guneetan izango dira bihar, otsailak 12, tutoretza ematen. Ekimenaren helburua bikoitza da: batetik, urtarrilean izena eman zuten erabiltzaile berriei auzokonposta egiteko jarraibideak emango zaizkie, eta bestetik, orain arteko erabiltzaileei hobekuntzarako aholkuak. 

Saio laburrak izango dira, 10-15 minutukoak. Hiru gune bisitatuko dituzte: 12:00etan, Andreonekoa; 13:00etan, Arretxene-Txulotxooka; eta, 14:00etan, Altamirakoa –beste zonaldeetako erabiltzaileek parte hartzeko aukera izango dute–.

Hurrengo bisita otsailaren 26an izango da.   

Arloa edo saila