Larunbatean, bigarren eskuko azoka

Al, 2015-02-16 10:14

Karlos Saldise plazan izango da, 10:00etatik 14:00ak arte

Hileko hirugarren larunbatero egin ohi denez, larunbat goizean, abenduak 21, bigarren eskuko azoka izango da Karlos Saldise plazan 10:00etatik 14:00etara.

Bertara gerturatzen denak izango du zer erosteko aukera: bitxiak, arropa eta oinetakoak, diskoak, liburuak, haurrentzako jolasak, eta abar.

Erosteaz gain, herritar orok du erabilitako objetuak eta bestelakoak saltzeko aukera. Udaletxeko 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu daiteke, doan, postua jartzeko baimena.

Horretaz gain, giroa animatzeko, herria dantzen tailerra izango da 11:30etatik aurrera. Bertan, familia giroan, herrialde ezerdinetako dantzak ikasteko aukera izango da. Anima zaitez!

Arloa edo saila