Ostegunean auzokonposta tutoretza

Ar, 2015-02-24 10:04

Hiru gune ezberdinetan egingo da, goizeko 12:00etatik aurrera

Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariak auzokonposta guneetan izango dira ostegunean, otsailak 26, tutoretza ematen. Ekimenaren helburua bikoitza da: batetik, urtarrilean izena eman zuten erabiltzaile berriei auzokonposta egiteko jarraibideak emango zaizkie, eta bestetik, orain arteko erabiltzaileei hobekuntzarako aholkuak. 

Saio laburrak izango dira, 10-15 minutukoak. Hiru gune bisitatuko dituzte: 12:00etan, Andreonekoa; 13:00etan, Arretxene-Txulotxooka; eta, 14:00etan, Altamirakoa –beste zonaldeetako erabiltzaileek parte hartzeko aukera izango dute–.

Hurrengo bisita martxoaren 12an izango da.   

Arloa edo saila