Ekainaren 17an, Furgobaratzaren bisita

Og, 2015-06-11 14:17

Hurrengo bisita, momentuz 2015eko azkena, uztailaren 15ean izango da

Furgobaratzak herriko Baratze Parkea bisitatuko du datorren astean; ostegunean, hilak 17, izango da 18:00etatik 19:40etara.

Furgobaratza Baratza Parkeko erabiltzaileentzat bideratutako egitasmoa da, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu: 

  • BARATZEKIDEEI AHOLKULARITZA: bisita egunean, Baratza Parkera hurbilduko gara, zuen zalantzak eta arazoei konponbideak proposatuz.
  • BARATZE PARKEAREN IKUSKARITZA: Baratze Parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  • LANDARE EKOLOGIKOAK eta baratzetarako beste produktuak erosteko aukera.
  • ZERBITZU DESBERDINAK bertan kontratatzeko aukera:
  1. Lurraren prestaketa lanak.
  2. Hondakin begetalak birrintze zerbitzua.
  3. Inguruko landaretzaren garbiketa.
  • Garai bakoitzeko BARATZE PARKE SAREKO AKTIBITATEEN berri bertan topatuko duzue:
  1. Baratze Parketako dinamizazio ekimenak.
  2. Ikastaroak eta tailerrak.
  3. Bestelakoak.

Hurrengo bisita
Datorren bisita uztailaren 15ean izango da. Momentuz, 2015 urterako aurreikusi den azkena. 

Arloa edo saila