Baratza Parkean lau plaza libre daude

Al, 2016-02-01 12:17

Plaza bat hartzeko interesa daukaten herritarrek eskaera orria aurkeztu behar dute Erregistro Nagusian

Lezoko Udalak kudeatzen duen Baratza Parkean lau baratza libre daude momentu honetan. Ingurumen sailetik gogorarazi dute herritarrek aukera daukatela eskaera orria (http://www.lezo.eus/sites/default/files/baratza_parkea_eskabidea_0.pdf ) aurkeztu eta baratza bat izateko. Eskaera orria Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar da.

Lotura honetan http://lezo.eus/node/15874 Baratza Parkearen inguruko informazio guztia –ezaugarriak, helburuak, arauak, eta abar– aurki dezakezue.    

Arloa edo saila