Bihar, Furgobaratzaren bisita

Ar, 2016-05-17 10:47

Baratza Parkean izango da, 18:00etatik 19:30etara

Furgobaratzak hileroko bisita egingo du bihar, maiatzak 17, Lezoko Baratza Parkera. Ordu eta erdiko bisita izango da, 18:00etatik 19:30etara, eta oraingoan, bisita hutsa izango da, ez da tailerrik izango,

Ohikoa den bezala, jarraian zehazten ditugun zerbitzuak eskainiko ditu:

  • Baratzekideei aholkularitza: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  • Baratze parkearen ikuskaritza: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko
  • helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari,
  • identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  • Landare ekologikoak eta baratzetarako beste produktuak erosteko aukera.
  • Zerbitzu desberdinak bertan kontratatzeko aukera:
  1. Lurraren prestaketa lanak.
  2. Hondakin begetalak birrintze zerbitzua.
  3. Inguruko landaretzaren garbiketa.
  • Garai bakoitzeko baratze parke sareko aktibitateen berri eman:
  1. Baratze parketako dinamizazio ekimenak.
  2. Ikastaroak eta tailerrak.

Datorren bisita ekainaren 15ean izango da, tailer eta guzti.
 

Arloa edo saila