Baratza parkean hiru plaza libre daude

Ar, 2016-06-21 10:21

Plaza bat hartzeko interesa duen herritar orok eskaera orria aurkeztu behar du Erregistro Nagusian

Lezoko Udalak kudeatzen duen Baratza Parkean hiru baratza libre daude momentu honetan. Ingurumen sailetik gogorarazi dute herritarrek aukera dutela eskaera orria aurkeztu eta baratza bat izateko. Eskaera orria udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu behar da.

Baratze Parkea
Baratze Parkearen ekimenak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskaintzeaz gain, aisialdi aktiborako topagune bilakatzen du parkea, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana duten gune berdeak bilakatuz. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera dago, gazte zein helduen artean, betiere naturarekiko errespetua sustatuz.

Baratze Parkearen inguruko informazio osatuagoa Udalaren webgunean aurkitu daiteke. 

Arloa edo saila