Furgobaratzaren bisita eta tailerra

Al, 2016-07-18 09:29

Uztailaren 20an izango da, 18:00etatik 19:30etara Baratza Parkean

Furgobaratzak hileroko bisita egingo du uztailaren 20an Lezoko Baratza Parkera. Gaurkoan gainera, doako tailerra izango da bertako erabiltzaileei zuzenduta. Tailer hau ekainaren 15ean zen egitekoa, baina eguraldi txarra dela eta uztaileko bisitara atzeratu zen.

Nola egin aurre gaixotasun eta izurriteei? izena eman diote gaurko tailerrari. Uda gerturatzen den neurrian, oso ohikoa izaten omen da landareetan izurri eta gaixotasunak azaltzea. Tailerrean gaixotasun horiek identifikatu eta modu ekologikoan aurre egiten erakutsiko da.

Zita arratsaldeko 18:00etan da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Hurrengo zita irailaren 21ean izango da, abuztuan ez baita bisitarik izango.

Furgobaratzaren zerbitzuak

Ohikoa den bezala, Furgobaratzak jarraian zehazten ditugun zerbitzuak eskainiko ditu:

  • Baratzekideei aholkularitza: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  • Baratze parkearen ikuskaritza: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  • Landare ekologikoak eta baratzetarako beste produktuak erosteko aukera.
  • Zerbitzu desberdinak bertan kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa.
  • Garai bakoitzeko baratze parke sareko aktibitateen berri eman: baratze parketako dinamizazio ekimenak, iastaroak eta tailerrak.
Arloa edo saila