Lezo-Zizurkil, Herri Arteko Pilota Txapelketan

Az, 2013-05-15 16:42

Ostiralean, maiatzaren 17an, arratsaldeko 19:00etan final hamaseinetako kanporaketako itzulera partida jokatuko da Lezoko Beko Errota pilotalekuan

Hiru bikotek hartu dute parte aurten aspaldikoz herriarteko txapelketan: kadeteetan Unai Tatiegik eta Oier Hernandezek, jubeniletan Ion Tatiegik eta Asier Sarasuak, eta seniorretan Ibon Tabernak eta Garikoitz Mujikak.

Joan den ostiralean jokatu zuten lehenengo joaneko partida Zizurkilen, eta 3-0 galdu zuten lezoarrek. Ramon Tatiegik, Tatik, Pilota Eskolako arduradunaren hitzetan, txapelketan parte hartzea “taldea estabilizatzeko helburuarekin” egin dutela adierazi du.

Aspaldiko partez ari baita Lezo Herriarteko txapelketan parte hartzen –azken 18 urteetan bigarren aldia da–. Tatik adierazi duenez, orain bi urte eta erdi sortu zen Pilota Eskolari “jarraipena emateko garrantzitsua da txapelketetan parte hartzea, pilotariek ilusioz eta gogoz hartzen baitute lehiaketa”.

Arloa edo saila