Igerilekua hilabete amaieran zabalduko da

Or, 2015-01-16 10:29

Igeriketa ikastaroak otsailaren 2an hasiko dira

Nahi baino gehiago luzatzen ari da Altzate igerilekuaren zaharberritze lana. Egin beharreko lanak, berez, amaituta daude. Atzerapenaren arrazoia obra amaieran jarri beharreko makinarian datza. Izan ere, produkzio arrazoiak tarteko, makinaria hori hilabete amaieran iritsiko da.

Igerilekuaren zabalera, hortaz, hilabetea amaitzerako aurreikusten da. Igeriketa ikastaroak, berriz, otsailaren 2an hasiko dira.

Arloa edo saila