Mugibili web gunearen aurkezpena

Ar, 2016-01-19 09:42

Urtarrilaren 27an egingo da, 20:00etan Gezala Auditorioan

Mugibili Eusko Jaurlaritzak sustatu duen kirol-jarduera fisikoaren bilatzailea da. Inguruan dituzun kirol ekintzen berri ematen du: ikastaroak, kirol eskolak, kirol frogak, hitzaldiak, eta abar.

Urtarrilaren 27an, asteazkena, web gunearen aurkezpena egingo da Gezala Auditorioan, arratsaldeko 20:00etan. Hitzaldia Mikel Bringas EJren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako kirol kudeatzaileak emango du. Hitzaldiak hiru parte izango ditu:

  • Mugibili, zergatik eta nola sortu da.
  • Kirol antolatzailea edo erakundea izanik nola erabili Mugibili. Nola sartu norberaren ekintzak.
  • Hobetzeko proposamenak eta zalantzak.

Hitzaldia udaletako kirol teknikariei, kirol jarduerak edo ekitaldiak antolatzen dituztenei edota gaian interesa duen orori zuzenduta dago.

Toki-kopurua mugatua denez (145 pertsona), aurrez izena eman behar da, hurrengo lotura honetan. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a da.

Web gunea
Web gunea dagoeneko martxan da: Mugibili. Arestian aipatu bezala, Eusko Jaurlaritzak sustatu du eta erakunde kolaboratzaileen artean Lezoko Udala, Donostiako Udala, Bilboko Udala, Gasteizko Udala eta Getxoko Udala daude.  

Arloa edo saila