Mañontzi eta Udalaren arteko hitzarmena

Al, 2012-07-02 15:05

Mañontzi eta Lezoko Udalak bertsolaritza sustatzen jarraitzeko asmoa berretsi dute bi urtetarako hitzarmena sinatuz. Badira urte batzuk elkarren arteko lankidetzari hasiera eman ziotela eta asmo hori hitzarmenetan formalizatu izan da.

Mañontzi Bertso Elkartea lan serioa eta eraginkorra ari da bideratzen azken urteotan. Urte asko dira helduen bertso eskolarekin hasi zirela eta etenik gabe fin-fin aritu dira astez aste ostiralero biltzen.

Bestalde, datorren ikasturtekoarekin hirugarren izango da, haur eta gazteen bertso eskolarekin hasi zirela.

Kultura hitzarmena Mañontzi Elkatearekin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aipatu bertso eskola da Mañontzi Bertso Elkarteak duen proiekturik garrantzitsuena, baina horretaz gain hitzartu da ere herrian jarduera puntualak egiteko aukera, esate baterako otsailean egin ohi duten bertso-saioa.

 

 

Arloa edo saila