Jai irudimentsu eta parte-hartzaileak

Az, 2013-02-20 11:16

Mendekoste Jaiak antolatzeko bilerak egiten hasi da jai batzordea. Aurten, maiatzaren 17tik 19ra bitarte ospatuko dira jaiak, eta egoera ekonomikoak hala bultzatuta, inoiz baino irudimen gehiagorik landu beharreko egitaraua izango da.

Aurrekontuak dezente murriztu diren honetan, jai herrikoiak eta parte-hartzaileak antolatuko ditu batzordeak. Besteak beste, herri kirolen ikuskizuna herriko kuadrilen arteko lehia bihurtuko da. Haurrei zuzendutako ekintzen artean berriz, aurreko urteetan bezala, haur-jolasak guraso-talde batek antolatuko ditu eta, erraldoiak eta buruhandiak ere gurasoen artean antolatu beharko direla aurreikusten da.

Jai politak ospatzeko gogoz zaudeten herritar guztiei antolaketan parte-hartzeko deia luzatzen du Jai Batzordeak.

 

Arloa edo saila