Santa Ageda bezperako kalejira

Ar, 2014-01-28 17:29

Musika Eskolatik aterako da, 18:55ean

Santa Ageda bezperako kalejira antolatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak, Aiton Borda Abesbatzakoekin batera. Hitzordua otsailaren 4an da, 18:55ean Musika Eskolan bertan. Ibilbide hau egingo dute: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Kale Nagusia, Donibane Kalea eta Gurutze Santuaren Plaza.

Musika Eskolako antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte kalejiran parte hartzera.

Euria egiten badu, ekitaldia plazan egingo da.

Arloa edo saila