Abenduaren 15etik aurrera, sarrerak salgai

Or, 2014-12-12 08:12

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldea Bekoerrota kiroldegian izango da urtarrilaren 5ean

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldearen Txo MikMak Txikia ikuskizun berria ikusteko sarrerak datorren astelehenean, abenduak 15, jarriko dira salgai goizeko 9:00etatik aurrera.

Sarrerak Bekoerrota kiroldegian, Kultura sailean, Xenpelar liburu-dendan (Errenteria) edo-eta Internet bidez eros daitezke. Sarreraren prezioa 5 euro da, eta hiru urtez beherakoek ez dute ordaindu behar.  

Arloa edo saila