Festa Batzordea, datorren asteartean

Or, 2015-01-16 15:09

19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan

Udaleko Kultura sailak deituta, datorren urtarrilaren 20an, asteartea, Festa Batzordea egingo da Kultura Aretoan, 19:30etatik aurrera. Bertara herriko kultur eragile guztiak daude gonbidatuta.

Gai-zerrendak bost puntu hauek jasotzen ditu:

  1. Aurreko aktaren onarpena.
  2. Gabonetako balantzea.
  3. Kulturako aurrekontuen argibideak eta aurkezpena.
  4. 2015eko Inauterien prestaketa.
  5. Norberak lekarkeena.
Arloa edo saila