Udalekuak, izen-ematea ostiralera arte

Al, 2015-05-11 12:33

Guraso bilera maiatzaren 28an egingo da 16:30ean, Gezalan

Ostiralean amaituko da Udaleku Irekietarako izen-emate epea. Matrikulak Euskara eta Kultura sailean (8:30etatik 13:30etara) edo Internet bidez egin daitezke, lotura honetan.

Udalekuetan 2005etik 2012ra jaiotako neska-mutilek parte har dezakete, eta gehienez 150 plaza daude –kopurua gaindituz gero, plazak zozketa bidez emango dira–. Udalekuak uztailaren 1ean hasi eta 30ean amaituko dira (biak barne), goizeko 9:30etatik 13:30etara.

Guraso bilera
Matrikulazio epea amaituta, gurasoekin bilera informatiboa egingo da maiatzaren 28an Gezalan. 16:30ean hasiko da, eta bertan, gurasoen zalantzak argituko dira.

Informazio gehiago, diptikoan

Arloa edo saila