Beroari aurre egiteko, txikiek uraren eguna ospatuko dute bihar

Og, 2015-07-09 14:14

Udalekuetan orain arte egindako ekintzekin argazki bilduma osatu dugu

Bihar, uztailak 10, Uraren Eguna antolatu dute txikientzat (3-4-5 urte) Udalekuetan. Eskolan hasiko dira, baina herrian zehar ibiliko dira ura eskatzen.

Jarraian zehazten diren gauzak eraman behar dituzte:

  • Bainu jantzia.
  • Toaila.
  • Busti daitezkeen oinetakoak –lotuak izan behar dute, haurrak eroso ibiltzeko–.
  • Aldatzeko arropa.

Udalekuetako argazkiak
Orain arteko ekintzetan ateratako argazkiekin galeria osatu dugu Facebook kontuan. Igerilekuan, San Fermin egunekoak edota Mikura baserrira eta Lizarpe zalditegira egindako bisiten irudiak ikus daitezke.

Udalekuetako antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete baserriko eta zalditegiko jabeei urtero egindako harreragatik.

Arloa edo saila