Baserritarren eguna festak agurtzeko

Ar, 2015-09-15 09:15

Zezen suzkoa izango da Gurutze Santuaren plazan aurtengo jaiei amaiera emateko

Baserritarren egunarekin amaituko dira aurtengo Santakrutz jaiak. Eguneko ekitaldiak eguerdiko 12.00etan hasiko dira, probalekuan egingo den idi dema saioarekin –arratsaldeko 18:00etan bigarren saioa izango da–. Bien tartean, baserritarren bazkaria izango da Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan.

Arratsalderako bertso saioa dago iragarrita, 19:30ean Gurutze Santuaren plazan. Alaitz Rekondo gai-jartzaileak Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio jarriko ditu kantuan.

Jaiak bi ordu eta erdi beranduago amaituko dira, Zezen suzkoarekin. 22:00etan aterako da Gurutze Santuaren plazatik.

Gaurko egitarau osoa:

 

Arloa edo saila