Baserritarrek Saldise plaza hartuko dute San Tomasetan

Or, 2015-12-18 12:59

Igande goizean baserriko produktuekin hornituko dute plaza 

Igande goizean Karlos Saldise plazak San Tomasetako azoka hartuko du eta ospakizunaren harira Udalak goizean zehar hainbat ekimen antolatu ditu.

Ospakizuna Munttar Txistulari Taldearen kalejirarekin hasiko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Ordurako, Karlos Saldise plazak bere ohiko itxura utzi eta azoka itxura hartuko du. Bertan, Lezoko 12 baserrietako produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da. Hauek dira baserriak: Peliar, Iribarren, Juan Martindegi, Piri, Harriaundi, Mihura, Olamarta, Zunoyar hazitegia, Matejuane, Txerrimuño eta Borda Goizargi.

Era berean, beste zortzi postu izango dira plazan: txerrikiak, pastelak, erroskillak, barazkiak eta Kilometroak-ekoa. 

Txaloak eta txistorra pintxoak ez dira faltako plazan jarriko den tabernan. 

Eguerdiko 13:00etan, berriz, Txorimaloen erakusketa ikusteko aukera izango da. Erakusketa Lezoko ikasleen lanekin osatu da.

Goiz guztian zehar dantza herrikoien emanaldia izango da herrian zehar.

Arloa edo saila