Kultura aretoan, euskal liburu eta diskoak

La, 2015-12-19 10:00

Abenduaren 24ra arte euskaraz ekoitzitako liburuak eta diskoak erosteko aukera izango da    

Kultura aretoa saltoki bihurtu dute. Abenduaren 24ra arte Euskal Liburu eta diskoen azoka izango da bertan, eta aurreko edizioetan bezala, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak erosteko aukera izango da, eta euskaraz ekoitzitako beste hainbat liburu eta CD. Haur eta gazte sailari arreta berezia jarrik diote antolatzaileek.

Gabonei begira, Lezoko Azokak aukera paregabea eskaintzen du euskal kulturako produktuak kontsumitu eta oparitzeko. Horixe da, hain zuzen, Azokaren helburuetako bat.

Ordutegia
Azoka abenduaren 24ra arte egongo da zabalik; azken egun horretan arratsaldez itxita egongo da. Gainontzeko egunetan, ordutegia honakoa da: goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.  

Arloa edo saila