Urtarrilaren 10ean, Tartufo antzezlana

Ar, 2016-01-05 10:00

Gezala Auditorioan izango da, iluntzeko 20:00etan

Zurriola Antzerki Eskolak Tartufo antzezlana taularatuko du urtarrilaren 10ean. Molierren, Frantziako komediaren aitzindaria, komedia bat da eta Zurriola Antzerki Eskolak euskarazko bertsioa prestatu du.

Antzerkia Gezala Auditorioan izango da, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak Kultura aretoan edo Interneten eros daitezke, 5 eurotan. Egunean bertan ere Gezalan erosteko aukera izango da.
 

Arloa edo saila