Olentzeroren bisita Eguberri bezperan

Az, 2015-12-23 16:00

Ekitaldiz beteta datoz eguberri bezpera eta eguberria 

Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Eguberri bezperarako. Egun osoan zehar ekitaldiak izango dira eta Olentzero gure artean izango da. Jarraian, egun horretarako prestatutako egitaraua:


12:00. Gabonetako kalejira, Hator Hator kantatzera egitasmoa Euskal Herria plazatik abiatuta.
16:30. Aiton Bordako gabonetako kalejira Tomas Garbizu MEko Trikitixa taldearekin.
18:30. Olentzero San Pedro auzotik abiatuta.

Eguberri eguna
Eguberri egunean, berriz, Munttar Txistulari Taldeak herriko kaleak girotuko ditu: “Badator Olentzero!” Altamira Auzo Elkartetik aterako dira.
Ordu erdi beranduago, oparien banaketa egingo da Gurutze Santuaren plazan.

Arloa edo saila