Bihar hasiko dira Mendekosteak

Og, 2016-05-12 09:06

Zabarre pirataren lehorreratzeak hasiera emango die bihar festei arratsaldeko 17.45ean

Bihar, maiatzak 13, emango zaie hasiera Lezoko Mendekoste jaiei Zabarreren lehorreratzearekin. Arratsaldeko 17.45ean abiatuko da kaitik Zabarre pirata. Jarraian, pirata txikiek pregoia irakurriko dute arratsaldeko 19.00etan Gurutze Santuaren plazan. Hortik aurrera, festak eztanda egingo du.

Egunari amaiera emateko piraten afaria autogestionatua egingo dute Gurutze Santuaren plazan gaueko 21.00etatik aurrera.

Ondorengoa da biharko prestatu den egitaraua:

Maiatzak 13

17.45: Zabarreren ongietorria kaian (eskatzen da jendea mozorrotua etortzea eta balizko istripuak saihesteko, gurasoek arreta berezia jartzea).
19.00: Pirata txikiek jaiei hasiera emango diote Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, Buruhandi eta Erraldoiak Munttar txistulari taldearekin.
20.00: Preso eta iheslarien aldeko enkartelada. 
21.00: Piraten afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan. Amaieran Dj Iker.

Arloa edo saila