Igandean, “Maita zera ere” Gezalan

Og, 2016-05-19 13:26

Hamaika buelta antzerki taldeak eskainiko du doan, 20:00etatik aurrera

Maita zera ere antzezlana ikusteko aukera izango da igandean Gezalan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Udaleko kultura sailak antolatuta, Hamaika buelta antzerki taldearen lana doan ikusteko aukera izango da.

Maritxuren eta Barloren arteko maitasun istorioa da. Hamaika buelta taldekoek sinopsia honela azaltzen dute:

Kimika hutsa garela diote. Maitasuna. Modu batean edo bestean danoi egin, eragin edo desegiten gaituena. Maritxu eta Bartoloren istorioa aintzat hartuta, gorputzean darabilzkigun sentimendu eta sentsazioek beteko dute antzokia. Protagonistek,maitasuna defendatuko dute guztiaren gainetik, inguruak jartzen dizkien oztopoak gainditzeko asmoz. Hori ez bada, zer da, bamaitasuna?
 

 

Arloa edo saila