Ipuin-kontaketa saioa Aritz Gorrotxategirekin

Al, 2013-11-18 10:28

Udal liburutegian izango da, asteazkenean, 18:30etatik aurrera

Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen du, eta asteazkenean seigarren saioaren, azken aurrekoaren, txanda izango da. Aritz Gorrotxategiren emanaldia izango da, 18:30etatik aurrera. Liburuek badituzte gurpilak izeneko lana entzuteko aukera izango dute Udal liburutegira gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da–.

Datorren asteazkenean izango da azken saioa, zazpigarrena. Egun horretan Mikel Susperregik Fraxkitoren errepertoyo galdua kontakizuna eskainiko du.

Arloa edo saila