Pello Añorgaren ipuin kontaketa

Al, 2015-10-12 08:38

Udal liburutegian izango da asteazkenenean, urriak 14, 18:15etatik aurrera

Lezoko Udal liburutegiak antolatzen duen udazkeneko ipuin-kontaketa zikloaren barruan, asteazkenean, urriak 14, Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa izango da, Dona dona katona lana eskainiko du. 18:15ean hasiko da, liburutegian bertan, 4 eta 7 urte arteko neska mutilei zuzenduta ipuin kontaketa saioa.

Urriaren 28an, berriz, Ines Bengoaren txanda izango da, Ipuin euria izeneko ipuinarekin.
 

Arloa edo saila