Berrerabil daitezkeen ontziak erosketak egiteko

Og, 2013-07-04 10:01

Hondakinak murrizteko Ontziratu zaitez! kanpaina uztailaren 8an hasiko da. Lezon Aliprox-Mirandegi Autozerbitzuak eta Begoña arrandegiak hartuko dute parte

Lezoko Udalak eta Kutxa Ekogunea Fundazioak Ontziratu zaitez! kanpaina abiatuko dute datorren astelehenean, uztailaren 8an, Lezon. Arrandegi eta harategietan hondakinak murriztea da kanpainaren xedea, eta horretarako ontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte Lezoko herritarren artean.

Ontzi berrerabilgarriak erabiliz, harategi eta arrandegietako paperaren eta plastikozko poltsen erabilera murriztu nahi da. Kanpainak sei hilabeteko iraupena izango du, eta bitarte horretan herritarrei ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia luzatu zaie Udaletik.

Lezon, zehazki, Aliprox-Mirandegi Autozerbitzuak eta Begoña Arraindegiak hartuko dute parte kanpainan. Denda hauetan erosketak ontzi berrerabilgarriekin egiten dituzten bezeroei, hilero saltokiko produktuak erosteko bonoen zozketarako txartelak oparituko zaizkie.

Ontzi banaketa

Datorren astelehenean, hilaren 8an, hasiko da ontzien banaketa. Atez Ateko Informazio Bulegoan egingo da aste osoan zehar, goizeko 9:00etatik 13:00etara. Etxebizitza bakoitzak ontzi bana jasotzeko aukera izango du doan. Guztira 1.300 tupper banatuko dira.

Arloa edo saila