Presoak Euskal Herrira, ikurra udaletik herrira

Ar, 2013-11-05 11:10

Udalak ekitaldia antolatu du, balkoiko ikurra Lezoko herriari emateko

Datorren ostiralean, hilaren 8an, Lezoko Udalak ekitaldia antolatu du udaletxe aurreko plazan, 20:00etan. Bertan, udaletxeko balkoian dagoen Presoak Euskal Herrira ikurra Lezoko herriari emango zaio.

Lezoko Udalak plenoan onartu zuen Presoak Euskal Herrira leloa duen ikurra udaletxeko balkoian jartzea, 2.000. urtean. Dispertsioak suposatzen duen giza eskubideen urraketa larria salatzeko hartu zuen erabakia.

Espainiako gobernu ordezkaritzak, ordea, Lezoko Udala epaitegira eraman du, ikurra udaletxeko balkoitik kentzeko adieraz, eta epaitegiak, Espainiako gobernuaren eskaera berretsi du.

Udalak ostiraleko ekitaldia epaitegiak hartu duen erabakiari aurre egiteko eta herritarrei erabakiaren berri emateko antolatu du, eta herritarrei ekitaldira hurbiltzeko deialdia luzatu die.

Arloa edo saila