Urriak % 88,3ko birziklatze tasa utzi du

Az, 2013-11-20 17:24

Atez Ateko bilketa sistemarekin lortu den emaitzarik onena da

Sei hilabete pasa dira Lezoko Udalak Atez Ateko bilketa sistema ezarri zuenetik, eta San Marko Mankomunitateak emandako datuen arabera, urrian orain arteko birziklatze tasarik altuena izan da: % 88,3.

Aipagarria da joan den hilabetean bilketa selektiboarekin 120.675 kilo zirela, birziklagarriak, aurreko hilabetean baino 22.770 gehiago. Errefusa, berriz, 20.000tik 15.960 kilora jaitsi da.

Azpiko koadroan ikus daiteke orain arteko bilakaera. 

Arloa edo saila