Asteartean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2013-11-21 14:30

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren asteartean, hilak 26, Tokiko Gobernu Batzar Ohikoa egiteko deialdia luzatu du Lezoko Udalak. Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Eguneko gai zerrenda puntu hauek osatzen dute:

  1. Akta onartzea. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.
  2. Gizarte Zerbitzuak.
  • Etxez etxeko laguntza emateko proposamena.
  • Famili eskuhartze programak onartzeko proposamena.

  3.  Alkatetza eta delegatuak. Alkatearen erabakien kontu ematea

  4.  Galde eskaerak.

Arloa edo saila