Gaxuxa Elkartearen Azoka Solidarioa

Or, 2013-11-22 14:27

Azaroaren 25ean, 26an eta 27an etxeko jostailu eta objektuak jasoko ditu Kultur Aretoan

Lezoko Gaxuxa Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Azoka Solidarioa antolatu du abenduaren 2tik 4ra. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, azokaren helburua herriko ume guztiei Gabonetan opari bat jasotzeko aukera baliatzea da.

Azoka Solidarioa trukean oinarrituko da. Horrela izanik, azaroaren 25ean, 26an eta 27an jostailuak jasoko dituzte Kultur Aretoan. Hazitako haurrek utzitako jostailuak edo-eta etxean erabiltzen ez diren jostailuak eramateko deia luzatu dute. Baldintza bakarra dago, jostailuak utzi aurretik egoki zainduta daudela ziurtatu behar da, eta behar bezala funtzionatzen dutela.

Azoka Solidarioa abenduaren 2an, 3an eta 4an zabalduko da, Kultur Aretoan –goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara–. Gero, Azoka Solidarioak irauten duen egunetan, beste jostailu batengatik aldatzeko aukera izango da. 

Arloa edo saila