Zaharberritze lanak egiten ari dira hilerrian

Og, 2013-12-05 14:06

Horiez gain, errautsak gordetzeko kolunbarioa bat eraikitzen ari dira

Lezoko hilerria txukundu asmoz, egunotan zaharberritze lanak egiten ari dira. Hain zuzen, momentu honetan lurzorua berritzen ari dira. Lanak irauten duten bitartean hilerria zabalik izango da, eta bisitariei arretaz ibiltzeko aholkua luzatu zaie.

Zaharberritze lanez gain, Udaleko brigadako langileak –Oarsoaldea S.A.ko beste bi langileekin batera– kolunbario bat eraikitzen ari dira. Kolunbarioak errautsak gordetzeko erabiltzen diren nitxo txikiak dira, eta Lezoko hilerrian egingo denak 15 nitxo txiki izango ditu.

Hamabost horietako lau erreserbatuta daude, eta gainontzekoak erreserbatzeko eskaerak Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu behar dira. 

Arloa edo saila