Olentzerok haurren gutunak jasoko ditu

Al, 2013-12-23 10:30

Abenduaren 24an Gurutze Santuaren plazan izango da, 12:30etatik aurrera

Olentzero Lezon izango da abenduaren 24an. Hori dela eta, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Euskal Herriko ikazkinik ezagunena gure artean izango dela ospatzeko.

Guztien artean, ordea, udalerriko neska-mutilentzat bereziena gutun-ematearena izango da. Izan ere, Olentzerok hitzordua du Lezoko haurrekin eguerdiko 12:30ean Gurutze Santuaren plazan. Ordu horretatik aurrera ikazkina gutunak jasotzen ariko da.

Ez da izango eguneko ekitaldi bakarra. Jarraian, egun horretarako prestatutako egitaraua:

  • 10:30. Olentzero: Xabi eta Fenekas etxera ekartzea nahi dut Gurutze Santuaren plazan –Saldisen, eguraldi txarra egiten badu–.
  • 12:00. Gabonetako kalejira, “Hator Hator kantatzera” egitasmoa Euskal Herria plazatik abiatuta.
  • 12:30. Olentzerori gutun-ematea eta elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan.
  • 16:30. Aiton Bordako gabonetako kalejira Tomas Garbizu MEko Trikitixa taldearekin.
  • 17:00. “Ni ere Tanta naiz, U-11ean Bilbora joango naiz” elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan.
  • 18:00. Enkartelada Gurutze Santuaren plazan.
  • 18:15. Katekesiaren Gabonetako kalejira Munttar Txistulari Taldearekin goiko elizatik abiatuta.
  • 18:30. Olentzero San Pedro auzotik abiatuta.
Arloa edo saila