Erorketak saihesteko aholkuak

Ar, 2014-12-09 09:47

Adineko pertsonei zuzenduta, bihar, hilak 10, ordu eta erdiko saioa izango da Aiton Bordan

Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuak erorketak saihesteko aholkuak emateko ordu eta erdiko ikastaroa antolatu du. Saioa, 64 urtez gorako herritarrei zuzenduta dago, eta Aiton Bordan egingo da bihar, hilak 10, 18:00etatik aurrera. Doakoa da, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Ikastaroa Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Kiroletako arduradunek emango dute, Osakidetzako eta Osasun Publikoko erizain eta sendagile baten laguntzarekin.

Erorketak saihesteko aholkuez gain, Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak adineko herritarrentzat Udalak ematen dituen laguntza teknikoen berri emango du.
 

Arloa edo saila