Emakumeenganako indarkeria sexista gehiagorik ez!

Or, 2014-12-12 09:17

Abadiñoko hilketak salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 19:30ean Errenteriako Niessen merkataritza-gunean

Asteazkenean, hilak 10, Abadiñon gizon batek bi emakume erail zituen, bere emazte eta amaginarreba.Gertakari larri hau dela eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilu eta Pasaiako Berdintasun Mahaiarekin batera, bat egingo dugu Emakumeen Mundu Martxak eginduen deialdiarekin eta herritar guztiak deitu nahi ditugu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean gaur, hilak 12,19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Adierazi nahi dugu publikoki eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu, erakunde, elkarte eta herritarrak, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Amaitzeko, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiko Emakumeen Mahaiak, emakume horienfamiliei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. 

Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila