Mahai multzo eta terrazak jartzeko baimenak

Ar, 2015-01-20 12:51

Urte guztirako baimenaren tasak % 15eko beherapena izan du 2014 urtearekin alderatuta

Lezoko Udalak 2015ean terrazak eta mahai multzoak jartzeko baimenak eta prezioak zehaztu ditu. Lezoko taberna eta kafetegi jabeek bi baimen mota hauek eska ditzakete bide publikoko eremuetan terrazak eta mahai multzoak jarri ahal izateko:

  • Urte guztirako baimena. Mahai bat eta lau aulki: 120 € urteko –2014urtearekin alderatuz, tasa honek % 15eko beherapena du–.
  • Udako baimena –ekainetik irailera–. Mahai bat eta lau aulki: 47 € lau hilabeteko.

Urte guztirako baimena eskatu eta udan mahai eta aulki gehiago jarri nahi izanez gero, baimen berria eskatzeko aukera dago.

Informazio gehiago, Udaleko Hirigintza departamentuan (943 524380). 

Arloa edo saila