Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2015-01-21 16:47

Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, urtarrilak 26, Ohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak. Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Hauxe da gai-zerrenda:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko urtarrilaren 12an egindako ohiko bilkuraren akta onartzea.
  2. 2014ko martxoaren 31n, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zuen erabakiarenberrikuspen prozesuari hasiera emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Altzate udal igerilekuko estalkiaren eraispenaren eta eraberritzeko obra zibilaren bigarren zertifikazioa onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  4. Arretxene kaleko 1go behe oinean lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  5. Faktura zerrendak onartzeko proposamena (Kontuhartzailetza).
  6. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  7. Galde-eskeak.
Arloa edo saila