Argiteria berritzeko lanak egiten ari dira

Og, 2015-01-22 15:03

108 industria guneri eta herriko zenbait auzori eragiten die 

Udal zerbitzuetatik 108 industria gunean eta herriko zenbait auzoetan argiteria berritzeko beharra ikusi da. Ondorioz, Udalak Setalde enpresari argiteria berritzeko hornidura lanak esleitu dizkio.

Lan horiek egiteko Udalak 39.971,97 euroko aurrekontua onartu du (BEZ barne). 108 industria guneko argiteria berritzeko, 15.216,90 (+ BEZa, 3.195,54); eta auzoetako argiteria berritzeko, 17.817,80 (+ BEZa, 3.741,73).

Hain zuzen, auzo hauetako argiteria berritzen ari dira:

  • Altamiran Tomas Garbizu, 1-13: errepideko farola altuak, haur jolasak eta 1etik 4ra arteko jaitsierako errepideko atarietakoak; Tomas Garbizu, 14-19: plazoletako bolak.
  • Herriondo auzoan Carmen jatetxetik Torrejilerainoko bidea.
  • Lopeneko plazoleta.
  • Lope Isasti eta Pisbe ingurua.
     
Arloa edo saila