Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2015-09-16 18:00

Irailaren 21ean goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, irailak 21, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko irailaren 15ean egindako Tokiko Gobernu Batzarreko akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Kabitte 4ko A5 partzela barneko birpartzelazioa behin betikoz onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Zubitxo kaleko 23, 25, 27, 29 eta Arretxene kaleko 1,2 eraikinen fatxadak eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  4. Haurtxo Haur Eskolako Guraso Elkarteari 2015-2016 ikasturterako dirulaguntza emateko proposamena (Kultura).
  5. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  6. Galde eskaerak.
Arloa edo saila