Urriaren 19an, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2015-10-15 09:58

Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, urriak 19, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko urriaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Eskolako garraio zerbitzua urte betez luzatzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. 2015-16 ikasturteko ludoteka kudeaketa eta Gezalaren sarrera zerbitzua esleitzea (Kultura).
  4. Euskara ikasteagatik bekak onartzea (Euskara).
  5. 2015 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia (Kirolak).
  6. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  7. Galde eskaerak.
Arloa edo saila