Ordenantza Fiskalak, onartuta

Og, 2015-11-12 09:36

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean jarriko dira, herritarrek alegazioak aurkezteko

EAJren botoekin onartu ziren atzo arratsaldean 2016 urterako Ordenantza Fiskalak –oposizioko bi talde politikoak abstenitu egin ziren–.

Ezohiko osoko bilkura laburra izan zen, hamar minutukoa. EHBilduko zinegotziek azalpen puntualak eskatu zituzten, eta horiek jaso ondoren bukatutzat eman zen bilkura.

Orain, Ordenantza Fiskaletan onartu diren zergak eta tasak jendaurrean jarriko dira. Kepa Garbizu alkateak azaldu duenez, “gaur bertan bidaliko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera, eta bertan argitaratu bezain pronto epe bat zabalduko da herritarrek alegazioak egiteko. Web gunean emango dugu epearen berri”.

Ongi bidean, 2015 urtea amaitu aurretik onartuko dira behin betikoz.

Arloa edo saila