Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2015-11-25 17:20

Azaroaren 30ean 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, azaroak 30, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko azaroaren 16an egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Errekalde auzoko 22an dagoen Errekalde Hotela berritzeko obra baimena emateko proposamena, egindako legeztatzea barne (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza emateko proposamena (Kirolak).
  4. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  5. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  6. Galde eskaerak.
Arloa edo saila