Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2015-12-10 14:57

Urtarrilaren 14an 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, abenduak 14, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2015eko azaroaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  2. Usukoar Promociones S.L.ri lehen erabilera baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  3. Construcciones Michelena y Lecuona sucesores S.L.ri gauzatze proiektua onesteko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  4. Musika irakasleen lan poltsa sortzeko eta kudeatzeko oinarriak eta hitzarmenak onartzeko proposamena (Pertsonala).
  5. 2016. urteko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako lan egutegiak onartzeko proposamena (Pertsonala).
  6. BPXPORT Kirol Zerbitzuak S.L.ri izandako kalte ordaina ordaintzeko proposamena (Kirolak).
  7. 2015.eko Euskal Fondoaren proiektua onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  8. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  9. Galde eskaerak.
Arloa edo saila