6.300 € “TipiTapa Nikaragua” proiektura

Az, 2015-12-23 11:00

Udalak urtero laguntzen ditu Euskal Fondoko proiektuak

Lezoko Udala Euskal Fondoaren kide da eta urtero ordaintzen du bazkide kuota; era berean, Nazioarteko Elkartasunaren partidatik Euskal Fondoa elkartearen proiektuak diruz lagundu izan ditu. Eta hala egingo du aurten ere. Udalak 6.300€ko dirulaguntza emango dio “Euri-urak drainatzeko eta saneamendurako lanak. TipiTapa Nikaragua” proiektuari. Azken urteotan, 2002.tik, urtero, gutxienez 6.000€ inguruko ekarpenak egin ditu proiektu ezberdinetan. 

Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta Laguntza tresna da; Euskal Herrian hegoaldean instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituena.

Justizian, berdintasunean, tolerantzian oinarritzen diren elkarbizitza baketsurako baloreak sustatzen, eta guztiok bizitza sozial, kultural eta politikoan aktiboki parte har dezaten bultzatzen saiatzen da eta hortan laguntzen du Lezoko Udalak. 

Arloa edo saila