Tasak ordaintzeko 2016 urterako hobariak

Al, 2016-01-11 15:56

Zerbitzu hauetan aplikatuko dira: ura, estolderia, zaborra, udalekuak, Ludoteka, Musika Eskola eta kiroldegia

Lezoko Udalak argitaratu ditu ura, estolderia, zaborra, udalekuak, Ludoteka, Musika Eskola eta kiroldegiko tasak ordaintzeko 2016 urteko hobariak.

Hobariak ematerako garaian, hauek dira kontuan hartuko diren irizpideak: familia kide kopurua eta urteko diru-sarrerak. Zenbatekoak, berriz, honela zehaztu dira:

  • Familia kide 1. Urteko diru-sarrera, gehienez, 9.072 €
  • Familia kide 2. Urteko diru-sarrera, gehienez, 11.345 €
  • Familia kide 3. Urteko diru-sarrera, gehienez, 12.700 €
  • Familia kide 4. Urteko diru-sarrera, gehienez, 13.608 €

Ezarpen arauak, berriz, honako hauek dira:

  • Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
  • Eskaerak urteko edozein momentutan egiteko aukera izango da, jarraian zehazten den dokumentazioarekin:
  1. Bizikidetasun ziurtagiria.
  2. Gizarteratzeko, diru sarrerak bermatzeko errenta edo Gizarte Larrialdietako Laguntza jasotzen duenaren agiria.
  3. Soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien  sarreren egiaztagiria.
  4. Familia ugariaren agiria.
  5. Lezoko Udaleko ordainketak eginak egotea.
  • Nolanahi ere, salbuespena edo hobaria emango balitz, eskatu den ekitaldirako bakarrik dela ulertzen da.
  • Salbuespen edo hobariak ez dute izango metatze-izaerarik.
  • Eskatzailearen egoera ekonomikoan aldaketaren bat egonez gero, udalari jakinarazi beharko zaio 30 eguneko epean. Aldaketaren berri eman ezean, ordura arte jasotako diru-kopurua itzuli beharko du.
Arloa edo saila