Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2016-02-04 14:57

Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, otsailak 8, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  • Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (Akta onartzea).
  • 3. Poligonoko 31 lur-eremuaren soberako lursailaren aitortzeko espedientea jendaurrean jartzeko proposamena (Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak).
  • C gasoleoa hornitzeko kontratuaren bigarren luzapena egiteko proposamena (Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak).
  • Udaltzaingorako ibilgailu berri bat erosteko kontratazio prozedurari hasiera emateko proposamena (Udaltzaingoa).
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  • Famili Esku Hartze programa kontratuaren luzapena egiteko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  • Famili Esku Hartze Programetan parte hartzeko proposamenak (Gizarte Zerbitzuak).
  • Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  • Donostiako 1 auzi epaitegiko 15/2016 epaiaren kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  • Galde eskaerak.
Arloa edo saila